Gurasoekin Makilaje ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 25a

Amaraun Klubak antolatuta, otsailaren 2an, makilaje ikastaroa izango da Ludotekan, 11:15etik 13:00era. Bertan inauterietarako nola margotu ikasi ahal izango dute besteak beste. Parte hartzen duten haurrek heldu batez lagunduta joan beharko dute.

Izena emateko epea urtarrilaren 31era arte egongo da irekia Ttakuneko bulegoan, aisia@ttakun.com helbidean edo 943 371 448 telefono zenbakira deituta. Ekintza hiru eta zortzi urte arteko haurrei dago zuzenduta.