Era honetara, DBH1 mailan dagoen neska taldeak 2. faserako txartela eskuratu zuen arazorik gabe.
Bigarren fasea
Landaberriko neskekin batera beste bost taldek egin dute aurrera, Hondarribia-Irun, Easo 00 San Patricio Txiki, LEK Eskoriatza, Easo 00 Loyola Txiki eta Bera Bera Peñaflorida B Txiki. Parte hartze txapelketako bigarren zatian bi itzuli jokatu beharko dituzte eta sailkapeneko lehen lau taldeek azken fasea jokatuko dute apirilean.
Urtarrilaren 12an hasi zuten bigarren fasea hau eta Hondarribia-Irun taldearen aurkako norgehiagokan 47-50 gailendu ziren lasarteoriatarrak.
Aste honetako partidua
Asteburu honetan, Easo 00 Loyola Txikiren aurka neurtu zituzten indarrak herriko saskibaloilariek larunbata goizean kiroldegian jokatutako partiduan.
Jaun eta jabe izan ziren partidua hasi eta buka, laurden guztietan gailendu ziren Landaberrikoak eta amaierako emaitza 54-16 izan zen.
Iker Eleicegui entrenatzaileetako batek argitu digunez, “espero baino errazago” irabazi zuten partidua, baina hobetzeko tarterik badutela onartu zuen: “Eraso estatikoan hobetu behar dugu batik bat, kontraerasoan eroso irteten gara, baina joko erritmoa jaistean hobeto jolas dezakegu”.
Hurrengo partidua Eskoriatzaren aurka jokatuko dute Lasarte-Orian eta Gipuzkoako txapelketaren bila buru-belarri jarraituko dutela argi utzi nahi izan dute entrenatzaileek.