Lehenik eta behin, barne-antolaketaren inguruan eztabaidatu dute, besteak beste, demokrazia parte-hartzailearen beharraz, euskarari lehentasuna emateaz eta alderdian parekidetasuna eta balio feministak txertatzeaz solastu dira.
Bigarren puntuan, bloke instituzionala, ideologikoa eta masa borroka izan dituzte mintzagai, auzoetatik abiatuta herriari begira landu beharko zirela hobetsi dute. Azkenik, herrian alderdiak izan behar duen antolaketa zehazten saiatu dira, herri batzarrei garrantzia emanez eta hauen nolakotasunak eztabaidatuz.
Bilera hauekin, aurrera begira alderdiak izango dituen erronkak finkatzen saiatzen ari dira, gai askoren inguruan zabal hausnartu ostean.
Hurrengo zitak
Bigarren eta hirugarren bilerako emendakinak otsailaren 13an bozkatuko dituzte Villa-Mirentxun, 19:30etan eta laugarren eta azken bilera otsailaren 16an izango da, goizeko 9:30etan leku berean. Maila nazionaleko behin betiko egitura Sorturen I. Kongresu Nazionalean adostuko dute, otsailaren 23an.
