Krosaren katedrala

jon-altuna 2013ko urtarrilaren 27a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.
Giro ezinhobean ospatu zen atzo Nazioarteko 58. krosa Lasarteko Hipodromoan. Eguraldiak errespetatu egin zituen bai atletak baita Hipodromoko harmailak bete zituzten zaleak ere. Teeklemarian Mehdin-ek eritrearrak pronostikoak bete zituen, lasterketa zoragarria egin zuen hasi eta buka, helmugako zinta hautsi arte.

Bere atzetik, Thomas Ayeko ugandarra helmugaratu zen eta Antonio Jiménez 'Penti' andaluziarra iritsi zen hirugarren, Ivan Fernández arabarrekin lehia izugarri bezain polita izan ostean. Emakumezkoen lasterketan Sofia Assefa etiopiarra gailendu zen Micah Chemos keniar faboritoaren aurretik. Bi afrikarren atzetik, Diana Martin espainiarra helmugaratu zen, meritu handiko krosa burutu ostean.

Atletismoa arnas zitekeen Hipodromoan, egun zoragarria igaro zuten ikusle zein atletek, Landaberri, Amasorrain eta Santo Tomas Lizeoa taldeetan banatuta, azpiko kategorietan parte-hartu zuten zortzi atleta lasarteoriatarrak barne.