Buruntzaldea IKT-ko igerilariak fin lehiaketetan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 28a

Master mailako eta alebin eta benjamin mailako igerilariek ez zuten atsedenik izan lehengo asteburuan. Masterrek Zarauzko III. Openean parte hartu zuten eta txikiek, aldiz, Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldia izan zuten. Ederki egin zuten guztiek igeri eta hainbat domina eta Openean txapeldunordeen trofeoa lortu zituzten.

Buruntzaldea IKTko Master, alebin eta benjamin mailako igerilariek lan ederra egin zuten urtarrilaren 19an.

Taldeko masterrak Zarautzeko Aritzbatalde igerilekuan izan ziren Zarautzeko III Master Txapelketan.
Sari honetan “masterrek lehiaketako igeriketan parte hartzea eta denboraldiari motibazioa gehitzea ziren helburu nagusiak,” aipatu du Borja Apeztegia entrenatzaileak. Eta ederki bete zuten helburua txapelketako sailkapen orokorrean bigarren izan baiziren.

Probaka hauek dira Buruntzaldea IKT-ko lagunek egindako postuak:
50 m. bular proban, bakoitza bere mailan, lehenengo postuan izan ziren Mañel Aizpurua, Mikel Esnal Yolanda Pastor eta Amagoia Fernandez de Lezea. Proba honetan bigarren izan zen Gorka Fernandez eta Oier Mitxelena hirugarren.
400 m. libre proban Jose Vicente Martinek 3. postua eskuratu zuen.
50 metro bizkar proban Yolanda Pastor, Amagoia Fernandez de Lezea, Mañel Aizpurua eta Mikel Esnal izan ziren garaile bere mailatan eta Gorka Fernandez bigarren izan zen.
100 m. libre proban Pili Bodegas eta Oier Mitxelena irabazle izan ziren eta Noemi Montero, Yolanda Pastor, Juan Vicente Martin eta Enaitz Ibarburu bigarren postuan amaitu zuten proba.
50 m. tximeleta proban Amagoia Fernandez de Lezea, eta Mañel Aizpuruak eskuratu zuten urrea eta Gorka Fernandez bigarren izan zen.

100 m. estiloak proban Amagoia Fernandez de Lezea irabazle izan zen eta Yolanda Pastor bigarren.
50 metro libreetan, berriz, irabazle izan ziren Pili Bodegas eta Mañel Aizpurua; bigarren postua Noemi Montero, Juan Vicente Baños eta Oier Mitxelenarentzat izan zen eta hirugarren postuan izan ziren, Yoana Gonzalez, Jose Luis Sevillano eta Gorka Fernandez. 4x50 m. libreetako errelebuan mutilek 1. postua eskuratu zuten eta 4x50 m. estiloko talde mistoak 5. postuan amaitu zuen lehiaketa.

KZL 2. jardunaldia
Era berean, taldeko benjamin eta alebinek Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldia izan zuten. Borja Apeztegia entrenatzaileak adierazi duenez, guztiek markak hobetu zituzten.
Hala ere, aipatzekoak dira 2003- 2004 urteetan jaiotako haurren artean, 50 m. libreetan Joane Arzallus irabazle izan zen eta Aintzane Sarobe eta Eneko Elizasu bigarren.

100 metro libreetan, Leire Martin irabazle izan zen, 3. postua Aiora Casadorentzat izan zen eta Nora Qian Villamediana laugarren izan zen. Mutiletan, Unai Somovilla bigarren izan zen.
6x25 m. bizkar proban talde mistoak 9. postua eskuratu zuen.

Alebinetan, Irati Arzallus lehengo izan zen 50 m. bizkar eta 200 metro libreetan.
Era berean, 2. urteko alebinetan, bizkar proban Nahia Jie Villamediana izan zen irabazlea, Leire Carcedo eta Jon Ibargoyen laugarren izan ziren eta Nora Irazusta eta Beñat Alkorta bosgarren.
200 m. libre proban ere Nahia Jiek lortu zuen garaipena, Jon Ibargoyen laugarren izan zen eta Nora Irazusta bosgarren. Eta 4x50 metro tximeleta proban mutilek 4. postua eskuratu zuten.

Jone hirugarren
Honetaz gain, Jone Vazquez igerilaria, Luzera Handiko Euskadiko txapelketan izan zen Getxon. Infantil mailako 2000 libre proban parte hartu eta brontzezko domina eskuratu zuen igerilari gazteak.
Eta Borja Apeztegiak azaldu digunez, proban 1500 metroetako pasean bere marka pertsonala hobetu zuen.

Euskal selekzioa
Bestalde, Iñigo Ibarburuk euskal Selekzioaren deia jaso du. Borja Apeztegia entrenatzaileak jakin arazi duenez, Ibarburuk otsailaren 2 eta 3an ospatuko den Komunitate arteko Espainiako Txapelketan proba ugaritan parte hartuko du.