Urtarrilaren 20ean, VIII. Araitz Betelu krosa ospatu zen. 8 kilometrotako proba honetan 175 korrikalarik parte hartu zuten eta hirugarren postuan izan zen Endika Gartzia herritarra, 26:43.
Baina ez zen senior mailan sailkapeneko lehen postuetan izan zen lasarteoriatar bakarra izan Raul Gomez Margallo, 25:16, bosgarren izan zen eta Jose Luis Delgado, 27: 58 bederatzigarren izan zen.
Emakumeen senior mailan, berriz, Amagoia Fernandez de Lezea herritarra 8. postuan izan zen.
Honetaz gain, Afedegik antolatzen duen Kirolprobak Ligako lehiaketan Endika Gartziak lehen postua eskuratu du Mendiko Ligan. Endikak lau probatan parte hartu eta lehenengo hamarretan izan zen guztietan.