Farmazia guardietan aldaketak

Txintxarri 2013ko urtarrilaren 28a

Lasarte-Orian farmazia berria ireki da, Iñigo de Loyola kaleko 9. zenbakian, Gandarias-Uribe farmazia. Hori dela eta farmazien guardietan hau gehitu eta aldaketak egongo direla jakin arazi dute herriko farmaziek. Gaur, esate baterako, Gandarias-Uribe farmazia berria dago guardian.
Honetz gain, gauean larrialdiren bat duten herritarrek ere farmazia berri batera jo behar dutela aditzera eman dute. Hemendik aurrera, Hernaniko Aldabe farmazia izango da gauetan irekia egongo dena. Hau Perkaiztegi kaleko 8. zenbakian dago.