Udala Huyck Wangner enpresak egin nahi dituen kaleratzeen aurka

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 31

Ohar baten bitartez udalak lantegian lan egiten duten herriko langileei babesa azaldu nahi diela jakitera eman du. Zizurkilen dago kokatuta enpresa eta Perot izenarekin ezagutzen da. Dirudienez, bertan dauden 81 langileetatik 75 kaleratu nahi ditu.

Noticias de Gipuzkoaren irudia
Langileek Lasarte-Oriako udalari jakitera eman dionez, enpresak bi arrazoi nagusi aurkeztu dizkie kaleratze hauek gauzatzeko, batetik sektoreak bizi duen krisi egoera eta bestetik, Zizurkilgo fabrikan dagoen makinaria zaharra geratu dela.

Arrazoi hauen aurrean langileek salatu dute zuzendaritzatik gezurretan ari direla lantegiak irabazi ekonomikoak izan dituelako azken urteetan eta ekoizpena handia delako lantegian, "gainera soldatak ez dira arazo".

Lasarte-Oriako udal gobernuarentzat krisi ekonomiko hau pairatzen dutenak ez lukete langileak eta euren familiak izan behar, ez bait dira krisi honen eragile, enpresek euren onura besterik ez dutela bilatzen salatuz. Hau dela eta udalak bere babesa eman nahi die langileei eta zehazki hauen artean dauden lasarteoriatarrei. Egoera hau salatzeko manifestazioa egingo dute larunbatean Tolosako Triangulo plazatik abiatuta 12:00etan eta honetan parte hartzera deitzen du.