Web berria aurkeztu du Alaitz Mendizabal Parte-hartze batzorde buruak. “Denbora honetan herritarrengana kartelen, esku-orrien, prentsa, eskutitz zuzenen bidez iritsi gara eta komunikazio bide gehiago ireki asmoz, sarea baliatu nahi izan dugu”.
Egunetik egunera sarearen erabilpena handitzen ari dela konturatuta, udalak eman beharreko beste pausu bat zela aipatu du. Horregatik, eta herritar gehiengoarengana iristeko, “denbora falta aitzaki izan ez dadin” parte hartze departamentuak jarri du martxan bere weba, izan ere, udalak badu gune ofiziala www.lasarte-oria.org eta kultura sailak ere www.lasarteoriasarean.eu.
Egunerokotasuna
partehartzea.lasarte-oria.org -k udalak herritarren parte hartzea kontu errazetan azkartuko duten galdeketak egiteko aukera ematen du eta parte hartze ekimenen berri emango du bihart¡tik aurrera.
Arrazoi ezberdinengatik sarearen bidez komunikatzen direnei erantzuteko gunea ere izango da.
Horretaz gain, herritarren proposamenak bertatik helarazi ahal izango dira eta gai ezberdinen inguruan foroak sortzeko aukera emango du. Udala eta herritarren arteko harremanari “egunerokotasuna ematen zaio”. Webaren diseinua berriz, “orrialde garbi eta erabilerraza egiten saiatu gara, edonork erabiltzeko aukera izan dezan”.
Logoa hautatu
Web berrian galdeketa udalaren logo berria da. Honen aukeraketa prozesuan parte hartu dezakete herritarrek gustukoen dutena bozkatuz astelehenetik aurrera. Gaur herriko elkarteetako ordezkarien epaimahaia osatu da. Lehiaketan 74 parte hartzailek aurkeztu dute euren logoa eta hauetatik, dokumentazio falta dela eta 69 geratu dira. Hauek dira Manuel Lekuonan egingo den erakusketan egongo direnak otsailaren 4tik 14ra bitartean.
Helburua herritar guztiek iritzia emateko aukera izatea da. Horretarako bi taldetan banatu da parte hartze hau, maila pertsonalean herritarrek bozkatzeko aukera dute eta baita taldean ere, herriko elkarteen epaimahaian. Webgune berrian bozka emateaz gain, erakusketan bertan esku orri bat bete eta logotipoaren ezizenarekin parte hartze postontzian sartu ahal izango da.
Udaletik azpimarratu nahi izan dute “ez dugu irudi ponpoxoena aukeratu nahi, denok onartu eta gure sentituko dugun irudi bat baizik”.
Egutegia
Urtarrilaren 17an udal alderdi politikoen ordezkariez osaturiko mahaia osatu eta dokumentazioa banatu zen. Gaur elkarte eta taldeen ordezkariekin epaimahaia osatzeko bilera egin daeta honetan metodologia azaldu eta irudien proiekzioa egin da.
Otsailaren 4tik 14ra erakusketa publikoa egin eta bozkatu ahal izango da, baita interneten. Otsailaren 7an berriz, alderdien ordezkariekin bigarren bilera egingo da eta egun berean, elkarte eta taldeetako ordezkariekin. Bakoitzaren hautaketarekin otsailaren 21ean lan hoberenen rankinga osatuko da.
Azken emaitza martxoaren hasieran emango da. Udalak lehiaketa desertu gera daitekeela azaldu zuen.
“irudi korporatiboaren aukeraketan garrantzizkoa irizten diogu ez lehiaketako onena aukeratzea, baizik eta benetan sentitzen duguna”. Gaur egungo armarria ere aukeratu daiteke irudi moduan eta horrela suertatuko balitz ere lehiaketa desertu izendatuko litzatekeela azpimarratu dute udal ordezkariek.
