SuBerriren aurkezpen kontzertua bihar

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 1a

SuBerri Akordeoi Orkestrak estreinaldiko kontzertua emango du bihar, larunbata, otsailaren 2an, San Pedro elizan 19:00etako meza bukatutakoan.

SuBerri akordeoi orkestraren aurkezpena ekainean egin zuten.

SuBerri iaz sortu zen, eta egun hamahiru musikarik osatzen dute Elias Goikouriaren zuzendaritzapean.
Bere ibilbide laburrean, iaz hiru emanalditan hartu zuen parte, Donostian, Azpeitian eta Andoainen, Europako eta Euskadiko dantzari-bikote txapelduna izan diren Amaia Gonzalez Caballerorekin eta Joxe Mari Orbegozorekin elkarlanean.

[h]Musika estilo guztiak[/h]
SuBerrik era askotako estiloak jotzen ditu, jazza, zarzuela, akordeoirako idatzitako musika, euskal musika, eta hauen adibide batzuk entzun ahal izango dira larunbatean.
Bestelako artista, taldeekin elkarlanean aritzeko asmoa duela azaltzen du taldeak, hala nola abesbatza, euskal dantza-taldeekin, dantza garaikideko taldeekin eta bestelako musika-taldeekin, akordeoiaren alderdi musikal guztiak ezagutzera emateko.
Herriko akordeoi orkestra berriak bere estreinaldirako prestatu duen programan hamaika obra daude eta horietako hirutan, Pilar Catalina eta haren alaba Amaia Lizarraga soprano lasarteoriatarren laguntza izango du orkestrak.