Ingeles mintza praktika saioak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 1a

Ingelesez hitz egiteko ikastaroa antolatu du EPAk. Ikastaroa Usurbilgo eskolan egingo da otsailean hasi eta ekainera bitartean. Astearte eta ostegunetan izango dira saioak eta bi talde osatuko dira, lehenengoak 17:00etatik 18:00etara eta bigarrenak 18:00etatik 19:00etara. Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko EPA Lasarte HHIko telefono zenbakietan egin daiteke 943 37 64 43 eta 943 36 66 08.