Uztaro kide berriak hartzeko prest

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 1a

Badira urte batzuk Uztaro Kooperatiba Lasarte-Orian martxan hasi zenetik. Kooperatibaren xedea janarien kontsumo arduratsu bat izatearena da, bertakoa eta ekologikoa.

Lasarte-Oriako eremua elikatzen duen baratza, Beizaman kokatua dago eta Lasarte-Oriaz gain beste herrietako hainbat jendek ere, parte hartzen du kooperatiban. Astelehenero, Danok Kide elkarteko lokalean banatzen dira barazki eta frutak, garaian garaikoak eta ekologikoak.

Uztaro kooperatibaren funtzionamendua asanblada bidezkoa da. Hilero biltzen da eta bertan, kide guztiek parte hartzen dute kooperatibaren jarduerari buruzko iritzia eman, ardurak hartuz eta noizbehinkako baratzeko lanak eginteko. Barazkiez gain, beste ekoizle ekologikoekin harremana dute eta hainbat produktu ekologiko erosteko antolatzen dira kideak, besteak beste laranjak, arrautzak, ogia, gazta, eztia...

Egun, 15 otar dira Lasarte-Orian eta kooperatiban 45. Kooperatiba honen proiektua gustuko dutenentzat ateak zabalik dituztela jakitera eman dute Uztarokoek. Informazio gehiago eskuratzeko uztarolasarteoria@hotmail.com helbidean.