Pertsona adinduen omenez

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 1a

Danok Kide elkarteak eta Kultura sailak sustatuta, “Fabordon hirukotea”-ren emanaldia. Donizetti eta Beethovenen obra bana eskainiko dituzte.

Imanol Elizasu, Carlos Rosat eta Tomar Rutik osatzen dute "Fabordon hirukotea".

“Fabordon hirukotea” Carlos Rosat flauta jolea, Tomas Ruti fagot jolea eta Imanol Elizasu piano joleak osatuta dago.
Hirukoteak pertsona adinduen omenaldi gisa, emanaldia eskaini nahi izan dute. Eta horretarako Atsobakar erresidentzia aukeratu dute. Musika klasikoa normalean iristen ez den lekuetara eramaten du taldeak. Helburua musikaren mezuak pertsonen barne armonia osatzen laguntzea eta bere ongizatean eragin positiboa izatea.