Hala ere, Texas Lasartearra aurreratu zen markagailuan lehen zatiaren erdi aldean, zuri-urdinek korner bat atera eta aldaratzean adi egon zen Xiker Martin, baloia sareetara bidaltzeko.
Partiduaren kontrola Ostadarrena zen, baloiaren jabetza eurena zen argi eta garbi, eta atsedenaldira iristeko minutu gutxi batzuk falta zirenean, penaltiz sartu zuen gola Fernando Martin Ostadarreko jokalariak.
Bigarren zatiak kolore beltz eta urdina izan zuen erabat, Texaseko mutilei partidua luze egin zitzaien eta minutuak aurrera joan ahala, fisikoki Ostadar gehiago zela ikusi zen.
Bigarren zatian lau gol egin zituen Ostadarrek, Jokin Otamendi, Unai Iribar, Julen Campo eta Beni Benitez izan ziren goleatzaileak.
Texasek fisikoki bakarrik ez, moralki ere belarrondoko handi samarra jaso zuen arerio historikoak bost gol sartuta.
Pozik ageri zen Ostadarreko entrenatzaile Arkaitz Sanchez partidua amaitzean: “Oso gustura gaude mutilek egin duten lanarekin, nabari da ilusioarekin ari direla jokatzen eta horrela jarraitzea espero dugu”.
