Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inauteriak direla eta, datorren otsailak 6-ean 18:15etan Manuel Lekuona Kultur Etxeko Areto Nagusian Lasarte Oriako Udal Musikako ikasle eta irakasleek ihauterietako kontzertu bufoa prestatu dute. Kontzertua, 18:15etan hasiko da eskolako txikienekin. Ondoren, pianoa, bioliña, gitarra klasikoa, musika tresna desberdinez osaturiko talde desberdinak… entzun eta ikusi ahal izango dira. Kontzertuari bukaera emateko, Zero Sette Akordeoi Orkestrak Musika Eskolako trikitilariekin batera bi pieza interpretatuko ditu.