Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek "Ez gara Palestinaz ari" emanaldia eskaini zuten asteburuan Andoaingo Basteron, Aitor Atxega eta Imanol Kamio musikariekin batera bi urtez lanean aritu ostean. Bi bertsolariek bere bizitzaren hausnarketa egin, eta omenaldi dotore bat egiteko parada hartu zuten lagun artean goxoan, musikaz, kantuz eta bertsoz eskainiak, bihotzetik, barrenetik. Saioak bizi nahi dugun bizitza, benetan hura bizitzen ari ote garenaren galdera, eta bizi ez izateko askatasun ezaren mugak izan zituen ardatz. Gure barruko Niaren eta kanpokoaren arteko zubiaren joan etorriak aipatu zituzten, bertsotan eta "off-eko ahotsaz", puntu umoretsuz lortuak. Gure bizitzako gidoia idazteko eta bizitzeko garaia iritsi dela ohartarazi zuten eta haurtzarotik bizi ditugun beldur sakonak ere ekarri zituzten gogora.