“Giza izaeraren B aldeari buruz idatzi nahi nuen”

Nerea Eizagirre 2013ko otsailaren 4a

Imatxi Rico herritarrak “La niña sin pupilas” liburura argitaratu berri du. Ipuin urratzaileak dira eta giza izaeraz modu ironikoan hitz egiten dute. Lasarte-Oriako liburu dendetan eskuratu daiteke ipuin liburu berezi hau. Baina “La niña sin pupilas”-ek badu facebook orrialdea ere eta arrakasta handia du. Eta orain web orrialde bat ere jarri du martxan.

None
Imatxi Rico herritarra pozik dago, “La niña sin pupilas. Cuentos para no mirar” liburua liburu dendetan dago dagoeneko, “urtarrilaren 25ean banatu zen liburu dendatan. Baina web orrialdean ere eskuragarri dago”. Honetaz gain, “La niña sin pupilas”-en facebook kontua ireki zuen uztailean eta haren hausnarketak azaltzen dira bertan. Jarraitzaile ugari ditu.

Nola sortzen da “La niña sinpupilas”?
“La niña sin pupilas” fikzio urratzaileko pertsonaia da. Hau giza izaera zer den aztertu ostean jaiotzen da.
Nolabait, giza izaera nola marrazten duzun izango litzateke. Oso zaila da, baina azkenean nik neskatxa bat marraztu nuen begi-ninirik gabe. Izan ere, niretzat jasanezina izango litzatekeen zerbaitetan pentsatu nuen eta ni ezin naiz bizi ikusmenik gabe.

Eta hortik giza izaera bat sortu nuen arimaren begiekin guztia ikusten duena. Oso mindua dago munduan gertatzen diren gauzak direla eta. Eta bihozmin horretatik hitz egiten du, begien ikuspegia izan gabe.

Ideia hori nondik dator?
Nik giza izaerari buruz idatzi nahi nuen eta gizakiek dugun B alde horretaz. Giza izaera oso liluragarria da baina hutsune edo gabeziaz betea dagoen beste zati bat ere badu.

Ni psikoterapeuta naiz, erizain bezala egin dut lan psikiatria arloan eta psikoterapia kontsulta bat du. Horrela nik telebistan ikusi edo tratatu ditudan kasuei buruz hitz egiteko gogoa nuen.
Ipuin liburu bat idaztea otu zitzaidan, ipuinek zer ikusi handia baitute errealitatearekin.

Eta “La niña sin pupilas” da narratzailea...
Bai horrela da, “La niña” ipuinak kontatu eta lotzen ditu. 25 ipuin dira eta gai ezberdinak dituzte.
Esan bezala, giza izaera bat da eta pertsonaia ezberdinen kargu dago. Hauek gaiztoak dira eta bata bestea baino maltzurragoa dira. Walt Disney-ek animaliak gizatiartzen dituen legez, “la niña”-k gizakiak aberetzen ditu ipuinetan.

Ipuinek emozioekin ere zer ikusia dute, ezta?
Bai, fikzio urratzaile emozionala egin dut. Nola? Batetik hitzekin emozioen puntua ukitzen dut, baina bestetik marrazki bat dago.

Honetan ipuinaren zati harrigarriena edo gogorrena dago irudikatua. Beraz, kolpe bikoitza ematea da helburua.

Eta beti aipu bat dago azpian, ipuinaren kontrajarrera dena. Hauek aipu suspertzaileak deitzen dira. Izan ere, ez dugu jendeak amore ematea nahi. Ahulgune bat ukitu eta gertatzen ari diren gauzak ikusteko balio izatea nahi dugu.

Marrazkiak ere zuk eginak dira?
Ilustratzaile batek laguntzen dit marrazkiak web gunera igotzen baina zirriborroak nireak dira. Libururaren maketazioa ere nirea da. Berezia da eta hizki larrietako apaindura marrazkiak ere nireak dira.

Nolako harrera izan du liburuak?
Jendea gogoekin geratzen da, ipuin luzeagoak izan beharko liratekeela esan didate.
Irakurtzera ohituak ez daudenek ere esan dute. Izan ere, egun batean ipuin bat edo bi irakurri ditzakezu eta horiei buruz pentsatu. Baina jendeak, esan digunez, bi egunetan irakurtzen du.
Ipuinak dira baina hausnartzeko aukera ematen duten gaiak direla.

Liburuaz gain, “La niña”-k facebook eta twitter kontua ditu, ez?
Twitterra gutxi erabili dugu. Baina liburua argitara emateko facebook kontu bat ireki genuen.
Honetan ez dugu ipuinetan dagoena azaltzen. Beste materiala bat aurkezten dugu Facebook-ean. Egunerokotasunean gertatzen diren gauzak islatzen ditugu. Bizipenekin zer ikusia duten berriak daude, baina baita politika mailako berriekin ere.

Uztailean sortu zen “La niña sin pupilas” kontua eta geroztik, erreformak, jendearen atsekabea eta kexak, haserrea ondarea da eta egoera ugarik jokoa ematen dute.

Eta facebook kontuan pertsonaia ezberdinak aurkitu daitezke, ezta?
Bai horrela da. “La niña”-rekin batera, Zen maisua eta antzinako aitona daude eta oso ezagunak egin dira.
Hauek neskatxarekin harremana dute eta honi erantzunak emateko balio digute.
Zen maisuak ez du kasurik egiten eta beti drogak alaitua dago. Esaldi bakarrean erantzuten du. Baina grazia egiten du zeren eta era ironikoan gaiak jorratzeko aukera ematen baitigu.

Umoreak ere garrantzitsua du, beraz?
Guztia umorearen ikuspegitik lantzen saiatzen gara. Liburua ere ironikoa da guztiz. Eta facebook-eko marrazkiak ere horrela lantzen ditugu. Neskatxa hau oso ironikoa da.

“Egia esan behar baduzu, hoberena txiste batean kontatzea duzula diote, bestela jendeak hilko zaitu”. Hori da Billy Wilderren da. Jendeak berdin ulertuko du, baina irribarre bat sortuko duzu haien ezpainetan.
Egun jendea oso sentikor dago gai askorekin eta ez dugu gehiago atsekabetu nahi.

Orduan herriaren ahotsa dela esan daiteke?
Bai, horrela da. Eta horregatik, Mafaldaren antzekoa dela esan digute.
Itxura kontuan izanik, ez dauka zer ikusi handirik hau askoz gotikoagoa da eta Tim Burtonen pertsonaien antza du. Baina gaur egungo Mafalda dela esan daiteke.
Gure inguruan gertatzen ari den guztiari buruzko iritzia ematen du. Duela bi urtetik egoerak okerrera egin du eta “La niña”-ren kontzeptua orduan sortu zen.

Agian horregatik jarraitzaile ugari dituzue profilean...
Oraingoz, harrera ona izan dugu. Berri batzuk ditugu jendearen ahultasuna ukitu dutena eta asko elkarbanatu dena. Batean mila eta piko jarraitzaile izan genituen.

Eta ez dugu mezu iraingarririk izan. Dirudienez neskatxa izateagatik jendeak errespetu handia diola. Eta harrigarria da zeren eta hausnarketa sakonak egiten baititu.

Askok esan digute neska honek begi-ninirik ez baldin baditu ere, asko dakiela.
Ziur nago pertsona baten izenean egingo balitz ez lukeela erantzun hau jasoko. Baina neskatxak gizarteari buruz orokorrean hitz egiten duenez eta herritarraren alde agertzen denez errespetatzen dute.

Web orrialdea ere baduzue, www.sinpupilas.com. Bertan “Sin pupilas” mugimenduari buruz hitz egiten da.

Zer da mugimendu hori?
Jarraitzaile asko ditu eta hori mugimendu bat dela esan daiteke eta “La niña”-ren garapenetik sortzen da mugimendua.

Hau plataforma bereizia da eta honetan giza-proiektuak eta aldaketa ideiak landuko dira.
Honetan giza-erantzunkizun korporatiboari buruz hitz egiten da eta proiektu ezberdinak landuko ditugu.
Elkarteekin lan egiteko prest gaude eta horretan gaude. “La niña sin pupilas”-en irudia erabili nahi dutenei ez diegu eragozpenik jartzen. Lehiaketak egiteko prest gaude baita kultura gaiak lantzeko ere..
Baina osatzen joango da, hau atal berria delako.

Politikoki hainbeste zikinkeria dago eta jendea bereari begira egin ditu gauzak eta jendeak horrelako plataformak daudela eta herritarren alde gauzak egiten direla jakitea ongi dator.

Eta jendeak bere ideiak bidali ahal dizkizue?
Web orrialdean atal bat dago herritarren parte hartzea eta bertan eman daitezke ideiak.
Esate baterako, aldaketa gauzatzeko ideiak pertsona batek proposatu zigun eta txertatu dugu. Jendeak ideiak ematen dizkigu eta hala nola, ipuin urritzaileen lehiaketa egingo da. Egunerokotasuneko haserrea eta gertatzen zaiena azaleratu ahal izateko aukera bat da. Guk emango dizkiegu tresnak, ipuin urratzailea nola egin azalduko dugu, etab.

Ipuinek bizi arazten dizute eta pentsa arazten dizute. Eta aldarrikatu edo kexatzeko era baketsua da eta ez zara hainbeste haserretzen, ze guztia bertan botatzen duzu.
Jendeari lehiaketan parte hartzeko eskatuko diogu.

Eta aldaketa gauzatzeko ideiak atalean proposatzen dizkiguten proiektuak eta aurrera eraman daitekeenak sustatuko ditugu.

Krisi garaitan horrelako ekimenak egiteko garaia dela uste dut. Zailtasun asko ditu jendeak, lanik ez dago... eta larritu beharrean, ideiak eta proiektuak sortzeko momentua da. Bakoitzak bere beharrak ditu, baina nire ustez krisi garai hauek horrelako gauzak egiteko momentua dira. Orain atera behar dira ideiak.

Beraz, ideia asko jaso dituzue dagoeneko?
Andaluzia, Mexikotik idazten digute eta kasu batzuetan ezin dugu ezer egin.
Aurrera begira, erkidego ezberdinetan lan egiteko proiektua dugu, herritarrek errazago izan dezaten. Baina oraingoz, gutxi batzuk gaude eta hemen egiten dugu lan.

Mugimenduak eskuetatik ihes egin digu. Egun batean 800 jarraitzaile izan genituen eta ez genuen hainbeste igotzea espero. Egun batzuetan ez dugu profila berritzen eta hala ere, jarraitzaileak ditugu.
Eskutitza asko ere idazten dizkigute. Gustuko dituzten berriak komentatzen dizkigute, eskaerak ere baditugu gai jakin batekin “La niña sin pupilas”-en marrazkia egin eta haien facebook-ean edo web orrialdean sartzeko... Eta horrek betetzen zaitu.