Lasarteoriatarrak ederki Idiazabalgo herri krosean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 4a

Idiazabalgo XXXIII. Herrikrosean 18 herritarrek parte hartu zuten, urtarrilaren 27an. Horien artean, hiruk sailkapeneko bost lehenengoen artean bukatu zuten proba. Raul Gomez hirugarren izan zen (34:29), Endika Gartzia laugarren (34:36) eta Jose Luis Delgado bosgarren.

Gainontzeko herritarren denborak honako hauek izan ziren: David Sanz, 38:53; Luis Enrique Gallego, 40:20; Francisco Javier Perez, 41:10; Ramon Altuna, 41:29; Emilio Hernandez, 41:50; Xabier Carcedo 43:54; Iraitz Pikabea, 44:12; Javier Olazagoitia, 44:47; Peio Fadrique, 46:04; Julen Ollokiegi, 46:05; Jose Ignacio Bueno, 46:18; Joseba Iparragirre, 49:02; Miekl Ormazabal, 49:26; Ignacio Zapirain, 50:27 eta Egoitz Salsamendi, 50:53.