Manuel Lekuonak herrian egindako lanaz idatzi zuen Sebastian Kerejetak Gabonetako Txintxarri berezian. Euskalgintzan lan handia egin zuen Lekuonak eta herrian honen arrastoa ere utzi zuen. Brigitarrem komentuan ezkutatuta egon zen bitartean,bertako folklorea eta historia aztertu zuen.
Lan honetan eta bertako, Lasarteko ohiturak sustatzeko asmoz hainbat bilera eta ekintza sustatu zituen herritar gazte koadrila batekin. Horietako batek altxor moduan etxean gorde zituen gaurkoan, San Ageda bezperan, hain zuzen komentuan abesteko Lekuonak garai hartan, zehazki 1953. urtean, idatzitako kopla bereziak.
Dirudienez, batzuk bertarako espresuki egindako koplak dira eta beste batzuk ordea Lasartera moldatutakoak. Ostiralean jaso zituen Ttakunek eta egun gutxi izan bada ere, Earra! bertso eskolako lagunek hauek abesteko ahalegina egingo dute gaurkoan.

