Manuel Lekuonaren koplak 50 urte beranduago entzungai

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 4a

Manuel Lekuonak gaurko egunez Brigitarren komentuan abesteko kopla originalak berreskuratu ditu Ttakunek. 50 urte eta gero hauek entzuteko aukera izango da Earra! bertso eskolako eta Xumela abesbatzako lagunen ahotsetan.

Manuel Lekuonak herrian egindako lanaz idatzi zuen Sebastian Kerejetak Gabonetako Txintxarri berezian. Euskalgintzan lan handia egin zuen Lekuonak eta herrian honen arrastoa ere utzi zuen. Brigitarrem komentuan ezkutatuta egon zen bitartean,bertako folklorea eta historia aztertu zuen.

Lan honetan eta bertako, Lasarteko ohiturak sustatzeko asmoz hainbat bilera eta ekintza sustatu zituen herritar gazte koadrila batekin. Horietako batek altxor moduan etxean gorde zituen gaurkoan, San Ageda bezperan, hain zuzen komentuan abesteko Lekuonak garai hartan, zehazki 1953. urtean, idatzitako kopla bereziak.

Dirudienez, batzuk bertarako espresuki egindako koplak dira eta beste batzuk ordea Lasartera moldatutakoak. Ostiralean jaso zituen Ttakunek eta egun gutxi izan bada ere, Earra! bertso eskolako lagunek hauek abesteko ahalegina egingo dute gaurkoan.