Istripua Burgos aldean izan zuten eta zorionez onik atera ziren hiru lagunak Manolo Elizalde, Urtzi Agirretxe eta Juan Mari “Fleki”. Azken honek udalean egindako agerraldian gertatutakoa azaldu du, eguraldi txarrak eta errepidean zegoen izotzak autoaren kontrola galtzea eragin zuen eta errepidetik atera ziren. Hirurak Herrerako espetxean dagoen Mitxel Turrientes presoa bisitatzera zihoazten.
Lasarte-Oriako Ehbilduk Herrira elkartearekin batera Udaletxeko batzar aretoan agerraldia egin dute gertatutakoa salatzeko. Bertan Pablo Barriok EHbilduk eta Udal gobernuak onartutako adierazpena irakurri du honetan gogoratu nahi izan du "oraingoan hiru lagunak onik atera dira baina duela ez asko Argi eta Iñakirekin ondorio latzenak jasan genituen". Panorama politiko zeharo aldatu dela eta, "gatazka politikoari irtenbide demokratiko bat bilatzeko aukera berriak zabaldu ditu" azpimarratu du Pablo Barrio alkateak eta prozesu honetan urratsa eraginkorrak emateko "lehentasunetariko bat euskal preso politikoen afera dago. Preso politikoen espetxe politika bertan behera uztea, sakabanaketarekin amaitzea".
Eskakizuna argia, "presoen senide eta lagunen aurka zuzenduta dagoen sakabanaketa politika honek bukatu egin behar du eta honekin batera euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurri guztiak indargabetzea eskatzen dugu".
Kontzentrazioa
Beñat Iriondok Herriraren izenean adierazpenarekin bat egiteaz gain gogoratu nahi izan du "Mitxelek 27 urte daramatza espetxean eta duela zazpi behar luke kalean". Hau guztiagatik "presoak etxean behar ditugulako kontzentrazioa egingo da asteazkenean".
