Emanaldiari hasiera eman diote txikienak dantzan eta kantuan ederki pasa dute lehoia lotara doa eta Oskorriren kantupourri abestiekin. Mozorrotuta bertaratutakoen txaloak eragin dituzte eta musikari eman diote sarrera. Askotariko doinuak izan dira oholtza gainean pianoa, gitarra klasikoa, flauta eta biolina nagusi.
Pieza klasikoak eta modernoagoak uztartu dituzte emanaldian besteak beste entzungai izan dira Eric Claptonen "Tearns in heaven", Police taldearen "Every breath you take" mitikoa, James Bonden soinu banda piano eta biolinarekin, Bruno Mars-en "Count on me" beste askoren artean.
Lehenengo kontzertua
Ikasturtea hasi denetik lehenengo kontzertua da herriko musika eskolako ikasleentzat eta urduritasunak ere nabaritu dira zenbaitetan. Hala ere, entzuleen babesa izan dute eta denek jaso dute merezitako txalo zaparrada.
Aipatu noski, mozorro koloretsuak jantzi dituztela soinean ikasle gehienek eta horrela dagoeneko tradizioa bihurtu den kontzertu bufoak herriko inauteriei hasiera biribila eman die.
