Prosalus eta oinarrizko eskubideak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 8a

Emakumeen Zentro zibikoan Prosalus GKE-ko kidek euren lana azaldu eta Zentroan kokatuta daugoen erakusketen osagarri gisa osasuna oinarrizko eskubidea dela azaldu zieten bertan bildutako lagunei.
Lehenik osasuna zer den galdetu zieten bertara hurbildu ziren herritarrei eta jarraian, erakunde desberdinek hala nola, Osasunaren Mundu Erakundeak edo Giza eskubideen deklarazioak diotena aztertu zituzten. Era berean, estatuen erantzukizunaz hitz egin eta eztabaidatu zen.
Hurrengo hitzaldi bat ere eskainiko dute datorren asteazkenean 17:00etan Emakumeen Zentro Zibikoan bertan.