Maria Eugi Euskadiko txapeldun

Nerea Eizagirre 2013ko otsailaren 8a

LOKEko gazteek lan ederra egin dute asteburua. Euskadiko txapelketan bi domina eskuratu zituzten urrea eta brontzea. Alebin mailako neskek ere lan ederra egin zuten Gipuzkoako kros txapelketan, June Eizmendik brontzezko postua eskuratu zuen eta taldeka hirugarren izan ziren.

Gipuzkoako selekzioak deitu dituen zazpi atletak. Maria Eugi eskuinetik hirugarrena da.
LOKEko gazteek Euskadiko txapelketan lehiatu ziren lehengo asteburuan. Maria Eugi eta Jon Altunak urrezko eta brontzezko dominak, hurrenez hurren, eraman zituzten etxera.
Maria Eugi luzera jauziko Euskadiko txapeldun berria da eta Espainiako txapelketarako marka gutxienekotik gertu geratu zen.

Honetaz gain Mariak 60 m. finalean parte hartu zuen eta 8. postuan amaitu zuen lasterketa.
Oscar Goikoetxea entrenatzaileak aipatu digunez, denboraldi ona egiten ari da eta hiru marka gutxieneko ditu dagoeneko gaztetxoak, 60 m., 200m. eta 400 m. lasterketetan.
Era berean, Jon Altuna Egitegi gazteak 800 metroko lasterketan hirugarren postuan iritsi zen helmugara eta bere lehengo domina eskuratu zuen, brontzezkoa.

Lehenengo postuetan
Hauetaz gain, LOKEko beste sei gazte izan ziren finaletan lehian.
Gaizka Ormazabal 200 metrotako eta 60 m. hesi-lasterketako finaletan izan zen eta 4. postua eta 5. postuak egin zituen.

Eneritz Busto berriz, altueran 4. postuan izan zen, Ane Galardik ere 4. postua eskuratu zuen jauzi hirukoitzeko eta luzerako probatan. Luzera proban ere, Idoia Olasagasti zortzigarren izan zen.
Maider Rekondo bosgarren izan zan pisu jaurtiketan eta Asier Eizagirre zazpigarren.
Bestalde, Jose Ramon Latorre herritarra ere izan zen txapelketan lehian. 60 m. lasterketako sailkapen proban bigarren izan ondoren, finalean laugarren postua egin zuen.

Txapelketak
LOKEko entrenatzailea oso pozik agertu da neska-mutilek egindako lanarekin.
Gainera, Gipuzkoako selekzioak taldeko zazpi atleta deitu dituela aurreratu du Oscar Goikoetxeak. Hauek larunbatean Zaragozan izango den jubenil eta kadete mailako Erkidego arteko txapelketan izango dira.
Eta Gaizka Ormazabal Donostian izango den promesa mailako Espainiako txapelketan lehiatuko da.

Gipuzkoako kros txapelketa
Era berean, Landaberri-LOKE taldeko alebinek igandean XLIX. Adarraga Oroimenezkoan parte hartu zuten Hernanin. Proba hau Gipuzkoako kros txapelketa ere izan zen.
Honetan June Eizmendi gaztetxoa hirugarren izan zen helmugan eta alebin nesken taldeak klubetako hirugarren postua eta ikastetxeetako bosgarrena eskuratu zuen.