Ion Arroyo judoka Gipuzkoako txapeldunorde

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ots. 8a, 10:47

Igandean, otsailaren 3an, Lezon ospatu zen Gipuzkoako kadete txapelketan izan ziren LOKEko lau judoka gazte Ion Arroyo, Oscar Garrido, Fermin Balda eta Asier Zubizarreta. Hauek bi domina, zilarrezko eta brontzezkoa eskuratu zituzten txapelketan.
Ion Arroyok kadete mailako txapeldunordetza lortu zuen. Gorka Aristegi entrenatzaileak azaldu digunez, “lehiatzen den lehen urtea da eta asko pozten gara bigarren postua eskuratu duelako”.
Brontzezko domina, berriz, Oscar Garridok lortu zuen. Oscarrek hiru borroka irabazi eta bat galdu zuen. LOKEko entrenatzaileren hitzetan, “txapelketa ona egin zuen”.
Hauekin batera Fermin Balda eta Asier Zubizarreta ere izan ziren lehiatzen. Ferminek borroka bat irabazi eta bi galdu zituen. “Ez zuen epaileekin zorterik izan”, adierazi du Aristegik. Eta Asier Zubizarretak borroka bakarra izan zuen.
LOKEko entrenatzailea pozik dago “denek maila polita eta altua” erakutsi zutelako.