Jesus Criado Buruntz-Azpi elkarteko ehiza txapelketan txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 8a

Buruntz-Azpi elkarteak lehengo larunbatean, otsailaren 2an, 2013. urteko elkarteko ehiza txikia txakurrarekin modalitateko txapelketa antolatu zuen Buruntza mendian eta Jesus Criado izan zen irabazlea.
16 ehiztarik eguraldi txarrari aurre eginez parte hartu zuten lehian, Azkorteko ermitatik atera ziren lehiakideak. 45 ehizaki, eper eta faisaiak, askatu zituzten antolatzaileek eta ehiztariek 31 harrapatu zituzten.

Lehiaketako txapeldunak Jesus Criadok 6 ehizaki bota zituen eta bere semea Gorka Criado bigarren geratu zen kopuru berdinarekin. Hirugarren postuan, Luis Sanchez izan zen, 5 ehizakirekin. Txapelketa honetan lehen beteranoa Juan Cruz de Eulate izan zen. Lehiaren ostean, indarrak berreskuratzeko Buruntz-Azpi elkarteara joan ziren guztiak bazkaltzera.