Bertan izan dira besteak beste Bilduko Alaitz Mendizabal eta Taxio Arrizabalaga udaleko zinegotziak eta baita Marina Bidasoro Gipuzkoako Foru Aldundiko giza eskubideen eta oroimen historikoaren zuzendari nagusia ere. Bidasorok aipatu duenez giza eskubideen "urraketa" izan da istripua eta Gobernuaren jarrera itxi honekin "biktima berriak" sortzen ari direla salatu du. Presoen egoera iraultzeko "politikaren aldaketa" exijitu du.
