Lehertu da Inauterien festa!

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ots. 9a, 16:06

Eguerdian ekin zaio Inauterien festari Lasarte-Oriako konpartsa ezberdinen aurkezpenarekin. Giro aparta izan da eta eguraldiak errespetatuta, denetik ikusi dugu herriko txoko ezberdinetan, bereziki, Okendoko karpan.

Besteak beste lur azpitik zuzenean Okendora iritsitako zombieak ikusi ditugu, oesteko cowboy eta mexikarrak, Zeelanda Berriko maoriak, arabiarrak euren “jaima” edo dendan erretzen, tiroldarrak saltsitxa eta zerbeza eskutan, hippy-ak txima luze eta betaurrekoekin, Wolkswagen furgoneta klasikoa alboan zutela, txinatarrak, artikotik etorritako eskimalak, mendizaleak, Iñaki Urdangarin presoz jantzita, mosketero frantziarrak gaztelu eta guzti... Zabaletako neska-mutilek egin diete ongi-etorria Inauteriei, Zeelanda Berriko maorien “haka” dantza ikusgarriarekin.

INAUTERIEN HASIERAKO ARGAZKI GALERIA

INAUTERIEN ARGAZKI ETA BIDEO GALERIA GUZTIAK