Euskal Inauteriak Okendon

maider-azurmendi 2013ko otsailaren 10a

Ttakunek lehen aldiz antolatuta euskal inauteriek hartu dute lekukoa atzoko parranda eta gero. Amalurreko lagunak izan dira lehenak plaza euren doinuekin girotzen.

Iluna esnatu da igande goiza baina ateri. Kolorea berriz ere Okendon ikusteko aukera izan dugu euskal inauteriekin. Karroza polita prestatu da eta honen inguruan dantzara animatu dira hainbat herritar.

Txantxo jantzi ezberdinak ikusi dira plazan. Munduko kulturen harira, gaurkoa ere euskal inauteri tradizionaletako jantzi, doinu eta musikak ekarri nahi izan dira urtero legez herrira. Aurten lehenengoz Ttakun elkarteak antolatu du jaia aurreko antolatzaile taldeak hala eskatuta.

Giroa berotzen doa Okendon eta berriz ere jaia hartzen ari da protagonismoa, nahiz eta karpan jarraitu behar izan duten dantzatzen euria agertu ostean. Arratsaldean desfilea eta hartza erreko da eguraldiak baimena ematen badu. Animatu eta irten kalera!

Euskal Inauteriak goizeko argazkiak

Euskal Inauteriak goizeko bideoak