Gipuzkoako txapelketaren 3. Saioa

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 11

Bola-jokoko Gipuzkoako txapelketako hirugarren jardunaldia egin zen igande goiz eta arratsaldean Michelingo bolatokian.

Guztira 48 jokalarik parte-hartu zuten, tartean lau lasarteoriatar zirela. Giro polita izan zen, parte-hartzaileen artean tentsioa nabari zen huts egiten zuten tirada bakoitzeko eta irribar zein oihua bola jokoan ondo jartzea lortzen zutenero.

Guztietan onena Luis Aizpeolea zeraindarra izan zen, 49 birla botata. Bigarren postuan Jose Angel Belaunzaran urnietarra geratu zen birla bat gutxiago botata, 48rekin. Podium-a osatuz, Martin Retegi zegamarra geratu zen.

Lasarteoriatarrak txukun
Lasarteoriatarren artean onena sailkapen nagusian bosgarren postuan geratu zen Josu Lasa izan zen, 46 birla botata. Haren atzetik, zortzigarren egin zuen J. A. Montesek, 45 botatzea lortuta.
Parte-hartu zuten beste bi lasarteoriatarrak Joxean Lasa eta Inaxio Otaegi izan ziren 22 eta 25. postuak eskuratu zituzten hurrenez hurren. Lehenak 36 birla bota zituen eta bigarrenak aldiz, 34. Gipuzkoako jokalari onenen artean lekutxoa dute hortaz herritarrek.