Gimnastikako lehen txapelketa bertan behera geratu zen argi mozketagatik

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 11

Otsailaren 2an, larunbatean hasi behar zuten txapelketa denboraldia LOKEko gimnastek Bergaran, baina txapelketa bertan behera geratu behar izan zen Labegaraieta kiroldegian argi mozketa izan zen eta.
Eskolarteko A mailako eta Amateur mailako txapelketa jokatu behar zen bertran eta senior, jubenil eta kadete mailan, bai bakarka baita taldean ere parte hartu behar zuten LOKEko neskek.
Maite Rueda LOKEko entrenatzaileak azaldu digunez, “kadete mailako taldeak bakarrik lehiatu ziren eta LOKE laugarren postuan izan zen. Denboraldiako lehenengo lehiaketa da eta ongi hasi dira”.
Tamalez, beste maila guztietako lehiaketa ezin izan zen egin eta beste data batera atzeratuko dute hauen lehia. Horren ondorioz, Federazioak data ezartzeko zain daudela aurreratu du LOKEko entrenatzaileak.