Parte-Hartze sailaren web berrian jakitera eman dutenez irudi korporatibo berria aukeraketako lehengo fasea bukatu da. Jadanik 10 finalisten zerrenda osatu eta lanak ikusgai dauden Manuel Lekuonan zein sarean atzotik.
Finalistak Udaleko arduradun, herriko elkarte eta herritarren bozken artean aukeratu direla adierazi dute. Elkarteen mahaian esaterako, guztira 24 elkarte eta taldek eman dute iritzia.
Atzo hasi eta ostegunera bitartean bigarren aukeraketa egin ahal izango da irabazlea zein den esateko. Hala ere jakitera eman dutenez, “internet bidez martxan jarri dugun esperientziak bozkak kontrolatzea oso zaila dela erakutsi digu. Kexa batzuk jaso ditugu, pertsona berak behin baino gehiagotan bozkatzeko aukera duela eta beraz herritarren bozkatzeko aukera kultur etxeko erekusketara mugatuko dugu bigarren faserako”.
Hau dela eta Manuel Lekuonan dagoen erakusketa eta parte hartze postontziak izango dira herritarren iritziak jasotzeko bidea.