Ohiko Udalbatzarra gaur

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 12a

Arratsaldeko 18:30etatik aurrera, hileko bigarren asteartea denez, ohiko Udalbatzarra ospatuko da.
Honetan hainbat gai jorratuko dira: 2012 ekitaldian egin diren kredituak aldaketen berri ematea, Udaleko Bildu taldeak batzorde informatiboetan dituen kideak aldatzearen kontu ematea, Lasarte-Oria Alzheimerrarekin bat eginiko hiria deklaratzea, Euskal Herriko lagunak mendebaldeko Sahararekin bat mozioa edo talde sozialistak enplegu mahai lokala sortzearen aldeko mozioa eta Bilduren ordezko mozioa.
Honetaz gain, alderdiek eta herritarrek galdera eta erruguak egiteko aukera ere izango dute.