Prosalus Gobernuz Kanpoko Erakundea 1995 urteaz geroztik Afrika eta Amerikako hainbat herritan osasuna sustatzeko lanean ari da. Bere zeregin nagusia Hegoaldeko pobretutako herrialdeetako osasuna zaintzea da.
Gizarteko hainbat elkarterekin elkarlanean, komunitate baten osasuna baldintzatzen duten faktoreen gainean egiten du lan eta, batez ere osasunaren, elikaduraren eta uraren inguruko giza eskubideak indartzea du helburu.
Erakundeak martxan dituen proiektuak ezagutzeko aukera ere eskaini dute antolatzaileek erakusketen osagarri. Otsailaren 7an eta 13an hitzaldiak antolatu dira Emakumeen Zentro Zibikoan. Gaurkoa beraz bigarren saioa izango da 17:00etan. Faktore askok dute eragina pertsonaren osasunean, batez ere, jaio, hazi eta bizitzeko ditugun baldintzak oso garrantzitsuak dira. Eta hori beste alderdi askoren menpe dago, osasunean eragina dute politika, gizarte, natura edota ekonomia alorretako baldintzek.
