Errugbi eskolako saskia Berpizturentzat

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 15a

Beltzak Ostadar Errugbi eskolako Iñaki Yurramendi eta Manu Pelaezek eta eskolako babesle den Jalai tabernako Javi Mendok astelehenean Berpiztu elkarteko Isabel Diazi Gabonetako saskiaren balioko kakao eta gailetaz betetako hainbat kutxa eman zizkioten.

Errugbi eskolako kideak eta Javi Mendo babeslea Isabel Diazi produktuak ematen.

Errugbi eskolak abenduaren 21ean, Santo Tomas eguenan zozketatutako saskiak ez du irabazlerik izan. Legeak agindu legez, dagokion epea itxaron ostean Beltzak Ostadar eskolako arduradunek Lasarte-Orian dagoen Elikagai bankuari ematea erabaki zuten.

Gosarirako gaiak

“Berpiztu elkartearekin harremanetan jarri eta haiek herriko familietako haurrek gosaldu ahal izateko kakaoa eta gailetak behar zituztela esan ziguten,” azaldu ziguten astelehenean Errugbi eskolako kideek.
Bezpiztu elkarteko kideak Isabel Diazek eskerrak eman nahi izan zizkien Beltzak Errugbi eskolako kide eta babeslei elkarteaz gogoratu eta produktuak emateagatik. Izan ere, azaldu zutenez, “astelehenero Lasarte-Oriako 105 familiari banatzen dizkiegu elikagaiak.”