Kukuka Antzerki taldeko “Sahara. Isiltasunaren ahotsak” antzerkia eskainiko dute bihar 20:30ean Azkoitiko Baztartxo antzerkian. Sarrera 3 eurotakoa izango da.
Koldarrak Azkoitiko antzerki taldeak EHAZEK, Xirikatzen kultur mahaia eta Azkoitiko Udalaren laguntzaz, hilabetero euskarazko antzerki saioa bat antolatuko du eta honen barruan, "Sahara. Isiltasunaren ahotsak" antzerkia antolatu du.
Antzerkian Sahararrei ahotsa emango zaie eta 36 urte hauetan errefuxiatuen kanpamentuetan bzizi izan dituzten egoera ezberdinak erakusten dira.
Gidoia eta lana prestatzeko Gurutze Irizar “Fatimetu”-ren eta, batez ere, herrian bizi den Ailem Etleimid sahararraren laguntza izan zuten.