Karabana hori Saharako herriak pairatzen duen elikagai eskasia nolabait arintzen saiatzeko helburuarekin sortu zen duela bederatzi urte. Honela, saharar kanpamentuetan behar beharrezko dituzten produktuz beterik joango dira aurten ere karabanako kamioiak.
Horietan joango dira, Lasarte-Orian bildutako tona bat produktu ere, gehienak jatekoak.
“Otsailak 27” Euskadi-Sahara Koordinadorak antolatutako karabanan 12 ibilgailu abiatuko dira Saharar errefuxiatuen kanpamentuetara: sei trailer, hiru ardazdun kargako bi kamioi, lur orotako garabi-kamioi bat, bi autobus eta anbulantzia-furgoneta bat.
Bertan Saharar Ilargi Erdi Gorria arduratuko da errefuxiatuen artean elikagaiak kudeatu eta banatzeaz.
Eskerrak ematea
Gauzak honela, Lasarteko Saharar Herrien Laguna Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Lasarte Oriako bizilagunei, “zuei esker ia tona bat elikagai jaso ditugu. Mila esker parte hartzeagatik”.
