Enara 8 urterekin hasi zen eskiatzen. ONCE-ko haur taldearekin egindako irteera batean asko gustatu zitzaion kirola eta hor sortu zitzaion zaletasuna bere amak aipatzen duenez.
Egun entrenatzeko irteera ezberdinak egiten ditu Formigal, Astun edota Ezcaray-ra bere gidarekin batera.
Entrenatzeko bidai hauetan bere taldeko beste gaztetxo batzuekin egoten da eta batez ere, Kirol Egokituaren Euskal Federazioko bere koordinatzailearekin Joseba Gonzalezekin. Berak laguntzen dio Enarari prestaketan baita Iraitz Etxarri bere gidarekin izan beharreko harreman eta elkarlanean ere.
Horretaz gain, bi asteko kontzentraziora deitzen dute Enara Espainiako bere mailako kirolariekin.
Honakoa itsuentzako kirol federazioak sustatuta da. Udan Xanadú Madrilen egiten dute aste bete eta bestea La Molinan Gabonetako oporraldian izaten da.
Egonaldi berezi hauetan entrenatzaile izaten dute Jordi Carbonell Espainiako selekzioko entrenatzailea, hain zuzen.
Modalidade ezberdinak
Enara eski alpinoan, Slalom eta Slalom Gigante-n aritzen da lehiatzen. Azken honetan lortu zuen lehen postua aurreko asteburuan.
Infantil mailan aritzen da 8-13 urte artekoenean eta aipatu bezala bere ikusmenaren araberako multzoan.
“B1 multzoan ezer ikusten ez dutenak sartzen dira, B2an, Enararena, esku baten forma bereiztu arteko ikusmen gradua dutenak, 5 grado arteko ikuseremua eta azkenik, B3 taldean, 5 eta 20 grado arteko ikuseremua dutenak”.
Enara FEDC kopa zirkuituan parte hartzen ari da, hiru txapelketa dira eta laugarrena Espainiakoa izaten da.
Hiru txapelketa horietan ere Kataluniako, Madrilgo eta Euskadiko txapelketak jokatzen dira.
Gidarekin lana oinarrizkoa

Enara eta Iraitz entrenamendu saiotxoa egiten lehiatzen hasi baino lehen Port Ainé-n aurreko asteburuan. Arg.:Fernandez familia
Enarak gida baten beharra du lehiatzeko garaian eta Mari Carmen Campok azaldu moduan oinarrizkoa da honen lana “Iraitzek ibilbidea markatzen dio Enarari, aurretik joaten da eta zeinu eta mugimendu ezberdinak eginez ibilbidean dauden traba, edota marken berri ematen dio Enarari”.
Zeinuak erabiltzeaz gain, kaskoetan interkomunikadoreak dituzte eta hauek aukera ematen diete jaitsiera nola egin eta zein teknika erabili adosteko baita abiadura zein izan behar den erabakitzeko.
Iraitz aurrean joaten denez, atzera begiratu behar du askotan Enara ondo doala ikusteko, bidetik ez dela atera edota oso atzean ez dela geratzen ari ziurtatzeko “ez da lan erraza baina oso ondo ulertzen diote elkarri eta pistan hori ikusten da”.
Iraitzekin lehenengo urtea da hau. Iaz Joaquin Aranbururekin ibili zen lehiatzen eta emaitza bikainak lortu zituzten ere, bost urrezko eta zilarrezko domina batekin sailkapeneko lehen postuan izan zen.
Iraitzekin lehenengo aldiz aurreko astean lehiatu zen eta bientzat oso pozgarria izan zen Port Ainé-n lortutako Kataluniako txapelketako lehen postua. Aipatzekoa da gidak ere dominak eskuratzen dituela eskiatzailearekin batera eta deskalifikatua izan daitekeela berdin, “ate bat saltatzeagatik edota bi ate baino gehiagoko distantzia hartzeagatik bere eskiatzailearekiko beraz ez da lan erraza”.
Eskiatzaileak konfidantza osoa jarri behar du bere gidarengan eta harreman hori asko landu behar dute, oso estua behar du izan.
Ezcaray-n asteburuan
Enararentzat denboraldi hasiera oso ona izan da. Urrezko domina eskuratu zuen Gigante modalitatean eta zilarrezkoa Slalomean. Honi esker lehenengo postuan da Berta Lopezekin puntutan berdinduta.
Berta gainera Enararen lagun ona da “txapelketetan emaitza onak nahi dituzte baina lagun berriak egitea eta disfrutatzeari garrantzia handia ematen diogu etxean”.
Asteburuan Ezcaray-n emaitza onak lortzea oso posible ikusten dute “baina helmugara iritsi arte ezin jakin, lehian edozer gerta liteke”.
Erronka
Eskia Enararentzat kirola baino gehiago da. Gaztetxoak ikusmen asko galdu du azken urtean “nahiko bat-batean gertatu zaio” eta bere zereginen artean braille-a eta bastoia erabiltzen ikastea daude egun. “Bastoiarena ez zaio ezer gustatzen baina beharrezkoa du” ahalegin handia egiten ari da.
Hau dela eta astean zehar eskolaz kanpoko bere ordu gehienak ikasketa prozesu honetan ematen ditu. Hala ere, Gazte klubera joaten da eskolako bere lagunekin.
“Eskian ematen dituen orduak eta emaitza onek asko animatzen dute eta jendeak zoriontzen duela ikusita bere autoestimuak gora egiten du nabarmen eta etxekoentzat garrantzitsua da Enara zoriontsu ikustea”. Txapelketa guztietara laguntzen dute eta bere jarraitzaile sutsuenak dira Mari Carmen Campok azaldu moduan.
Aurten sailkapeneko lehenengo postua berritzea esku artean du herritarrak eta datozen asteetan jokatuko ditu txapelketak, martxoaren 17an izango da Espainiakoa.
Asteburuan bigarren txapelketa eskuratzeko lanetan izango dira Ezcarayn.
