
Egoitz Garro adituak Lasarte-Orian emandako hitzaldietan argi ikusi da herritarrek makrobiotikarekiko duten interesa. Irudia, Villa Mirentxun eman zuen hitzaldikoa da.
Ttakun elkarteak antolatuta, makrobiotika sukaldaritza tailerra emango du Nerea Gereño herritarrak, otsailaren 22an hasita, lau ostiraletan, besteak beste, urtean zehar jan daitezkeen barazki ezberdinak, okelaren alternatiba diren proteina begetalak eta postreak prestatzen erakutsiko du Gereñok. Interesatuek Ttakunen eman dezakete izena otsailaren 22ra bitartean.
Zer dela eta antolatu duzue makrobiotika tailerra?
Egoitz Garro aditua astero etortzen da Orbela belar-dendara kontsulta pasatzera, azken hiru urtetan hitzaldiak eman ditu herrian eta horrelako ikastaro baten demanda badagoela ikusita, pentsatu genuen Ttakunen ikastaroa antolatzea.
Duela 12 urte makrobiotikan hasi nintzenetik gaur egunera asko aldatu da egoera. Lehen gaixotasun edo arazoren bat zuenak egiten zuen, ez zegoen hain zabaldua. Gaur egun jendea jakitun da, elikatzeko beste era batzuk ere badaudela. Beraz interesa handia zen, eskatu egin dute ikastaroa, ni emateko prest nengoen eta Ttakunekin batera antolatu dugu.
Nolako ikastaroa izango da?
Hiru edo lau ostiraletan bi orduko saioa, Ttakunek antolatzen dituen beste ikastaroetan bezala, beraz makrobiotikaren zertzelada bat izango da, bi ordutan ez dago eta gauza handirik egiterik. Dena den, hiruzpalau astetan jendeak hartuko ditu zantzu batzuek.
Klase praktikoak izango dira?
Elikadura hau gertuago dago gure aiton amonek jaten zutenetik, gaur egun jaten dugunetik baino.
Bai praktikoak, ehunetik ehun. Hiru saio horrela banatu ditugu. Lehenengoa urtaroen araberakoa izango da, ez da eta berdin jaten gaurko hotzarekin eta abuztuko 40 graduekin. Logikoa da udan edo neguan jateko era desberdina izatea, beraz lau urtaroetako barazkiak oinarri hartuta, lau barazki prestatuko ditugu, lau era ezberdinetara. Zerbait erraza izan behar du bi ordutan egiteko.
Bigarren saioan proteina begetalak ezagutuko ditugu: tofu, tenpeh eta seitan-arekin zerbait prestatuko dugu.
Hirugarrenean postreak egingo ditugu. Gaur egun azukrea ia zainetatik ere sartzen dugu, eta jendeak ikusi dezala egin daitezkeela azukrerik gabeko postre goxoak.
Azken saioa, ikastarorako izena ematen dutenen menpe izango da, nahi bada afari bat prestatu daiteke edo eurei interesatzen zaiena. Erabaki gabe dago momentuz.
Aspalditik al zara makrobiotika? Eta zergatik?
Gu Maddi alaba zaharrena jaio zenean hasi ginen interesatzen. Amatasunak mugitzen dizkizun gauza askoren artean niri elikadura mugitu zidan. Umeak indartzeko elikadurari garrantzia eman genion. Pixkanaka hasi ginen ezagutzen.
Zeintzuk dira sukaldaritza honen osagai nagusiak?
Barazkiak, zerealak, algak, lekaleak eta noizean behin baita haragia ere. Garaian garaikoa, biologikoa, integrala eta ekoizpen ekologikokoa izatea ere garrantzitsua da. Elikadura hau gertuago dago gure aiton amonek jaten zutenetik, gaur egun jaten dugunetik baino.
Ez da beraz ezer debekaturik...
Debekatua? Ez noski. Maiztasunean dago kontua. Gure ahoko hortzak, gure gorputzak behar dituen elikadurak mutxikatzeko daude prestatuta. 16 hagin eta 4 letagin ditugu, beraz, zereal eta barazki askoz gehiago behar ditugu okela baino, proportzioari begiratzen badiogu. Baina, bai, noizean behin arraina eta oilaskoa jateak ez dakar kalterik. Beti ere osasunean baldin bagaude.
Batzuk kontrakoa esan arren, behar duguna berdin berdin hartzen dugu, ezta?
Bai noski. Behar ditugun osagaiak beste iturri batzuetatik hartzea da kontua. Adibide modura kaltzioa har genezake. Esnekirik hartu gabe ere lor daiteke beharrezko duguna, barazki berde eta sesamo hazietatik, esaterako. Ez dut inolako gabeziarik ikusten elikadura mota honetan. Nik etxean dut honen adibide nabariena.
Haurrentzat ere osasungarria al da jateko modu hau?
Denontzat da osasungarria, haurrentzat, helduentzat, amaberrientzat... denontzat. Egia da 70 urteko pertsona baten beharrak eta hiru urteko ume batenak ez direla berdinak, beraz elikadura ere desberdina da gure bizitzako garai ezberdinetan.
Haurren elikadurari dagokionez ez diot eragozpenik ikusten, alderantziz, gaur egun azukredun gauza gehiegi jaten dituztela esango nuke.
Ume baten osasuna duen energian nabaritzen da eta energia iturri osasungarriena elikadura da maitasunarekin batera. Hori ere ez da ahaztu behar. Beraz noizean behin txokolatea ematea ere onuragarri da, nola ez ba!!! Zorroztasunak umearekin ez du zentzurik, malguak izatea osasuntsuagoa dela iruditzen zait.
Erraz ohitzen al dira haurrak horrela jatera?
Nireak elikadura mota honetan hazi dira jaio direnetik, baina ezagutzen ditut umeak koskortu ondoren probatzen hasi direnak eta ez da erraza. Lehen esan bezala malguak izan behar dugu, bestela liskar asko sor daitezke.
Aldaketak poliki eta mimo handiz egin behar dira. Gauza txikiekin hasi: esnea ordezkatuz, haragi gorria beharrean oilaskoa erabiliz, elikagai integralak sartuaz...
Orain, jada, etxeko frigorifikoa ireki, zer dagoen ikusi eta dagoenarekin prestatzen dut. Hasieran ez, baina urteen poderioz ikasi egiten da.
Bai, badakit terapia bezala erabiltzen dela. Elikadura mota honen berri horregatik, gaixotasunarengatik, izan duten asko ezagutzen ditut. Nik egin nuen lehenengo ikastaroan, duela 12 urte, 12 pertsona ginen eta ezer ez zuen bakarra ni nintzen.
Norbaitekin ikasi al dituzu errezetak ala zure kontura?
Orain, jada, etxeko frigorifikoa ireki, zer dagoen ikusi eta dagoenarekin prestatzen dut. Hasieran ez, baina urteen poderioz ikasi egiten da. Hainbeste urteren ondoren asko inprobisatzen dut.
Ikastaro asko egin al duzu?
Bai asko jaso ditut, hasieran asko engantxatu ninduen. Eta eman ere, asko ez, baina batzuk eman ditut, besteak beste Hernani eta Astigarragako AEKn.
Beti gauza berriak ikasten...
Bai, beti ikasten. Orain dela 10 urteko liburu bat hartu eta beti egongo da zerbait ikasteko.
Era honetara gauza goxoak egin daitezke?
Oso gauza goxoak egin daitezke. Bai.