Sagasti Espainiako txapeldun

Nerea Eizagirre 2013ko otsailaren 15a

Espainiako Sambo eta Borroka txapelketa izan zen lehengo asteburuan, Xixonen. Honetan Asier Sagastik urrezko domina eskuratu zuen. Baina honetaz gain, txapeldun orde bat eta hiru brontezko domina ere lortu zituzten LOKEko gazteek.

Asier Sagasti podiumeko maila gorenean izan zen Espainiako txapelketan. Arg: Gorka Aristegi

Sambo modalitateko Espainiako txapelketa izan zen otsailaren 9 eta 10ean Xixonen. Senior, zein junior mailan Hondarribiko Ama Guadalupekoa talderekin batera LOKEko bost lehiakide izan ziren.
Ederki borrokatu zuten eta guztiek garaikurren bat eraman zuten etxera. “Asteburu polita izan da guretzako” aipatu digu Gorka Aristegi entrenatzaileak. Izan ere, Asier Sagasti Espainiako txapeldun izan zen. Amaia Curiel podiumeko bigarren mailan izan zen eta brontzezko hiru domina lortu zituzten Gorka Aristegiren mutilek, bi junior mailan. Gauzak honela, Asier Sagasti herritarrak bere denboraldi paregabeari jarraiki, Espainiako txapeldun tituloa eskuratu zuen 90 kiloko mailan.
Amaia Curiel zilarrezko postuan geratu zen borroka bat irabazi eta beste bat galdu ostean.
74 kiloko mailan, Esteban Martinez hirugarren izan zen. Estebanek final erdietako borrokan gerora irabazle izango zenaren aurka galdu zuen.
Eta azkenik, Josu Olmosek 5. postuan amaitu zuen senior mailako lehia.
Baina ez zen esku hutsik bueltatu gaztea. Izan ere junior mailako txapelketan ere parte hartu eta honetan brontzezko domina lortu zuen Josuk, 60 kiloko mailan.
Era berean, Fermin Baldak brontzezko domina eskuratu zuen, 70 kiloko mailan. Honek final erdia galdu eta 3. postuko lehian irabazi zuen.