Lasarte-Oriako Sortuk herriko, Buruntzaldeako, Gipuzkoako eta maila nazionaleko hautagaien bozketa egin du

jon-altuna-egitegi 2013ko otsailaren 16a

Azken batzarra egin du Lasarte-Oriako Sortuk. Maila nazionalean, Gipuzkoa mailan, eskualde mailan eta herri mailan aurreko bileretan adostutako hautagaiak bozkatu dituzte plantxa ezberdinak betez. Kultur-etxeko hitzaldi aretoan egin dute aukeraketa bertan bildu diren 21 lagunek.

Goizeko 11:00ak pasatxo zirela, Kris Alvarez arduradunak herritarrei hautagaien izenak zekartzan plantxak banan bana nola bete behar zituzten azaldu die aukeraketari ekin aurretik. Ostean, plantxa bakoitzean zeuden izen posibleen artetik batzuk hautatzeko eskatu die 5-10 minutu hausnartzeko utzita. Azkenik, eskua altxata, bakoitzak bere hautuaren berri eman ahal izan du.

Gainontzeko herrien erabakiaren esperoan, Lasarte-Orian Buruntzaldea, Gipuzkoa eta Euskal Herriko bloke osoak berretsi dira. Maila nazionalean, Kontseilu Nazionaleko hautagaitzat Hasier Arraiz 39 urteko arabarra dago eta Lasarte-Oriak hautagaitza hori berretsi egin du. Idazkari Nagusi postua hutsik geratu da, kartzelan dagoen Arnaldo Otegiri dagokiola iritzi baitio Sortuk.

Buruntzaldeako, Gipuzkoako eta maila nazionaleko bozketa guztien emaitzak biltzean, prentsaurreko bat egingo duela adierazi du Lasarte-Oriako Sortuk.

Herriko emaitzak

Lasarte-Oriako Sorturen egituraren bozketak ere egin dituzte hitzaldi aretoan bildutako 21 lagunek. Honatx emaitzak: (Beltzez karguaren izena eta jaso dituzten aldeko bozkak)

Koordinatzailea
21

Aritz Bergara

Komunikazioa
21

Haritz Iparragirre

Finantzak
21

Mikel Eskisabel
Fleki

Masa borroka
21

Txanpi
Kris Alvarez

Borroka ideologikoa
21

Gorka Lizarraga
Kris Bernal

Borroka instituzionala
20

Leire Elizegi
Ibai Diez

Zuzendaritzarik adierazi dutenez, Gazteak eta Emakumeen Borroka bezalako lan-esparruen herriko arduradunak zehazteke daude, baina prozesua abian dela esan dute.