Besteak beste, jendarte modernoaren berekoikeria, gizakien jarduerek eragiten dituzten suntsipen naturalak, alde egitearen beharra, laguntasuna eta maitasuna bezalako gaiak jorratu zituen lau aktoreen lanak. Irla Ozeanikoetako “tourons” hegazti espeziea bailiran, aurpegia margotu eta sudur luzeak jarrita antzeztu zuten, atzealde urdin disdiratsu bat lagun zutela, arrapala batez eta eguzkia imitatzen zuen puntu gorri batez lagunduta. Aldaketa klimatiko bortitza medio, txoriek alde egin behar izan zuten leku seguruagoen bila eta abentura horretan izandako bizipenak adi-adi jarraitu zituzten umeek.
