Paco Altuna herritarraren eskulanak ikus daitezke Manuel Lekuonako erakusketa aretoan ostiraletik eta martxoaren 1era bitartean.
Altunak maketak eta margolanak egiten ditu eta duela denbora bat bere maketak ikusteko aukera izan zen Manuel Lekuonan bertan. Hartan, Lasarte-Oriako eraikin zaharren maketan izan ziren eta honetan berriz, mota askotako margolanak eta maketak aurkezten ditu.
Lasarte-Oria bere lanetan
Paco Altunaren zaletasuna da eskulanak egitearena eta oso pozik azaldu da hauek herritar guztien eskura jartzeko aukera berri honekin. Denbora pasa ederra da berarentzat honakoak egitea. Lasarte-Oria beti dago presente bere lanetan eta erakusketan igeltsuz egindako eraikin zaharrak ikus daitezke, Uistin baserria, Arteaga etxea, Geltoki kalean kokatuta zeuden lau etxe, garbitoki zaharra, Loidi-Barrengo zubia besteak beste.
Hala nola, Kontxako barandilla, Realaren ikurra eta Igeldoko gaztelua. Guztira 28 lanek osatzen dute erakusketa. Martxoaren 1a arte izango da ikusgai 18:00etatik 21:00etara bitartean.