Hamar izango dira Udal liburutegiko erabiltzaileen eskura jarriko diren irakurgailu digitalak.
Mailegutza 21 egunerako izango da eta erabiltzaileei irakurgailua, funda eta bateria kargatzailea utziko zaizkie.
400 liburu
Liburu elektroniko bakoitzean betiko 250 euskarazko liburu, gaztelaniazko 100 eta ingeleserazko beste horrenbeste titulo aurkituko dituzte gailu berriak maileguan hartzen dituzten erabiltzaileek.
Hauetaz gain, Udaletxeak argitaratutako liburuak ere hauetan aurkituko dituzte, hala nola, Antxon Agirre Sorondoren “Oria. Una comunidad de vida, un espacio de trabajo” edo Jose Luis Navarroren “Relato breve de Lasarte”.
“400 izenburutik gorako bildumaz hitz egiten ari gara. Autore eskubiderik ez duten liburuak dira, gaur egun, oraindik liburu berrien inguruan gauza batzuk solte gelditzen dira eta oraingoz, liburu berririk ez da egongo formatu digitalean”, adierazi zuten.
Hala ere, Eusko Jaurlaritzak, aldiro administrazio gehiagorekin, honi konponbide bat bilatu nahian dabilela jakitera eman zuten.
Baldintzak
Agerraldian arduradunek esan bezala, udal liburutegiko adinez nagusi diren erabiltzaileek bakarrik dute liburu elektroniko hauen mailegua eskatzeko aukera. Gainera, zerbitzu hau erabili ahal izateko, udal liburutegiko erabiltzaile izatea nahikoa da, hau da, Lasarte Oriako Udal Liburutegiaren bazkide-txartela indarrean izatea.
Erabiltzaileek erabilera-baldintzekin ados daudela adierazten duen agiri bat onartu eta sinatu beharko dute. Era honetara, erabiltzaileak irakurle elektronikoaren erabilera egokia egingo duela konpromezua hartzen du eta Jabetza Intelektualaren arloan indarrean dagoen legediak errespetatu.
Gauzak honela, liburutegiak edota Kultura Zerbitzuaren buruak beharrezko ikusten dituen ekintzei heltzeko eskubidea hartuko du zerbitzuaren araudia betetzen ez bada. Mailegu zerbitzuaren informazio gehiago nahi izanez gero, Udal liburutegian eskura daiteke. Bertan zerbitzuaren araudia dago herritarrentzat informazio panel batean erraz azalduta.
