Txintxarrin ostiralean jaso genuen Enara Fernandez eta bere gida den Iraitz Etxarriren lan ona kirol egokituan. Slalomean bikain aritzen da 11 urteko gaztetxoa eta bidean erori eta ateak pasa arren, lehenengo postua eskuratu zuen Ezcaray-n jokatutako txapelketan.
Hurrengo txapelketa martxoaren 2 eta 3an izango dute Madrilen Xanadun. Enararentzat denboraldi hasiera oso ona izan da. Urrezko domina eskuratu zuen Gigante modalitatean eta zilarrezkoa Slalomean Kataluniako txapelketan eta honi esker lehenengo postuan kokatzen zen Berta Lopezekin puntutan berdinduta.
Asteburuan Ezcaray-n emaitza onak lortzea oso posible ikusten zuten “baina helmugara iritsi arte ezin jakin, lehian edozer gerta liteke” azaltzen zuten. Azkenean emaitzak onak izan dira.
