Leitza herritik hurbil dagoen Leitzalarrea ingurura joateko ez da oso egokia elurra eta eguraldi txarra eta horregatik pentsatu dute Oinatzeko arduradunek atzeratzea.
Leitzalarrea paraje naturala da, eta pare bat orduko ibilaldia egiteko asmoa zuten Lasarte-Oriako ibiltariek, monumentu megalitikoak, mehatze eta burdinolen aztarnak, haritz eta izei basoak ikusteko. Izaietako arbolak XIX mendekoak dira, ikusgarriak daukaten tamainarengatik. Orduan botatzen zen zuhaitz bakoitzeko 10 landatzen ziren.
Asteburu honetan girorik izango ez denez, apirilaren 14an, igandea, bisitatuko dituzte Oinatz taldeko kideek Leitza herrian, Leitzalarrea eta Iñaki Perurena harrijasotzailearen “Peru-Harria. Harriaren museoa”. Beraz, Bizkaiko kosta eta Gaztelugatxera apirilean egiteko zen joan etorria udan egingo da.
