Diseinu hoberena aukeratzeko lehiaketa bat antolatu dute eta lanak otsailaren 22tik martxoaren 1a bitartean jasoko dira. Ostiralean Gazte Klubeko ordutegian utzi ahal izango dituzte parte hartzaileek euren lanak edota Ttakuneko bulegoko buzoian edozein egunetan.
Lehiaketa honetan parte hartzeko hauek dira baldintzak "0-99 urte bitarte izatea, koloretan amesten duen pertsona izatea, etxean margoak eta paperak edukitzea eta tenperekin noizbait zikindu den pertsona izatea".
Lanen aukeraketa martxoaren 1ean egingo da Gazte Klubean bertan, epaile arituko dira hiru aditu eta klubeko kideak eta irabazlearentzat saria Gazte Klubeko kamiseta bat izango da.
Gazteek bideo hau prestatu dute euren lehiaketaren berri emateko.
