Gerra piztu zenekoa

Nerea Eizagirre 2013ko otsailaren 21a

Herriko Islada Ezkutatuak taldeak Iñaki Egaña historialaria ekarri du Manuel Lekuonara. Bertan 1936ko gerra gurera nola iritsi zen azaldu du herritar andanaren aurrean. Bigarren hitzaldi bat antolatuko dute Farnkismoaren lehen urteak azaltzeko. Hori hilabete barru inguru izango da.

Iñaki Egaña historialariak "...eta gerra iritsi zitzaigun" izeneko hitzaldia eman du Manuel Lekuona kultur etxean. Islada Ezkutatuak, Lasarte-Oriako Oroimen Historikoaren Aldeko taldeak antolatu du gerraren lehen hilabeteei buruzko hitzaldia.

Taldearen helburua, orain arte jasota dagoen informazioa herriari ezagutaraztea dela azaldu dute bertan Mailu Arruti eta Mikel Amenabar taldeko kideek aurkezpenean. Hauek udalarekin eta beste bi elkarterekin sinatutako hitzarmenaren berri eman dute ere. Gazteleraz eta euskaraz egin dute aurkezpena eta horrela ere hitzaldia.

Erantzun oso ona izan zuen “Islada Ezkutatuak” 1936ko gerraren inguruko informazioa jasotzeko helburuarekin herrian sortu den lan taldeak, eta Iñaki Egaña historialariarekin batera, bi hitzaldi antolatu dituzte, garai hartako egoera azaltzeko: lehenengoa hau izan da eta 1936ko gerra, izan du hizpide eta, bigarrenean, gutxi gorabehera hilabete barru, frankismoaren lehen urteak jorratuko ditu.

Iñaki Egañak gerraren abiapuntu nagusienak eta konkretuki, Lasarte-Orian gertatutakoak azaldu ditu. Izan erre, Lasarte-Orian gertaera konkretu asko dago aipatzeko, besteak beste, “borrokaren azken egunak nolakoak izan ziren herrian, eta berezitasun batzuk ere bai, esate baterako, hegazkinentzat zelai bat prestatu zutela hipodromoan edota herriko langileak frente batzuetara joan zirela”.

Aranzadi zientzia elkartean ari da lanean Iñaki Egaña, 1936ko gerrako dokumentazio eta desagertuen bilaketan.