Makala Jazz Funk Band eta Anai arrebak Abenden

Txintxarri Aldizkaria 2013ko otsailaren 22a

Kultur Kale zikloaren baitan lehen kontzertuak izango dira gaur Abenden. Bertan Makala Jazz Funk Band eta Anai arrebak taldeen funk, jazz, soul doinuak entzun ahal izango dira besteak beste 23:45etatik aurrera. Sarrerak 5 euro.

Aurreko astean aurkeztu zuten Kultur Kale zikloaren edizio berria eta programa honen baitako lehen kontzertuak izango dira gaur entzungai Abend aretoan. Bertan 23:45etan hasita funk doinuak izango dira nagusi. Oholtzan, Makala Jazz Funk Band eta Anai arrebak taldeak izango dira.

Jazz eta funk doinuak
Makala Jazz Funk Band taldea, DJ Makalaren egitasmo berria da. Zarauzko musikari ezagunarekin osotzen dute laukotea Antxon Sarasua, teklatuan, Ander Ederra, gitarra, Juan Otegi, baterian. Azken hilabete hauetan hasi dira ematen lehen kontzertuak, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Hondarribian besteak beste. Gainera taldeak asmoa du laster bere lehen lan luzea plazaratzeko. Bere errepertorioan 50 eta 60 hamarkadatako Jazz eta Rhythm 'n' Blues doinuak baita 70 hamarkadako Groove Funk eta Disco Soul. Laukotearen helburua jendea gustura eta dantzan ipintzea dela diote.

Anai Arrebak taldea Jousilouli, NaizRoxa, Trigger Travis eta bestelako taldeetan ibilitako bostkoteak osatzen du. Euren lana hala deskribatu dute adituek "disko musika errebindikatu, zuri-beltzeko garai hauei kolorea eman, ezintasuna arrakasta bihurtu daitekeela sinistu eta berezkoa duten indarra dantzara bideratzen dute". Euren lehenengo diskoan post-punk, elektronika, soul, rock, funk, pop eta musika latinoaren influentziak aurkitzen dira besteak beste, baita sintetizadoreak ere.

Bi talde hauen doinuekin Abendera gerturatzen direnek musika paregabeaz gozatzeko aukera izango dutela aurreratzen dute XpressionKtik. Sarrerak 5 euro balio du eta bertan hartu ahal izango da.