Erabakia omenaldi modura hartu nahi izan dutela adierazten da Jesus Zaballosek sinatutako idatzian eta alderdikideek aho batez erabaki zutela dio.
Froilan Elespe zinegotzia ETAk 2001. urtean hil zuen Lasarte-Oriako taberna batean. Elespek alderdiaren baitan eta herrian egindako lana eredugarria izan zela azpimarratzen dute honetan besteak beste.
Hemendik aurrera sozialisten Froilan Elespe egoitza, "inoiz baino gehiago sozialistentzat topagune izatea nahi dugu, ideia eta iritziak trukatzeko gune irekia gizarte justuago baten alde egiteko". Froilan bezalako pertsonekin PSE-EEk zorra daukala diote izan ere "honek herrian egindako lana eredugarria izateaz gain, ona eta jendearen aldekoa izan zen beti, herritarren ongizatean pentsatzen".
